Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 25:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Abrahamec hartu çuen berce emazte bat Cetura deitzen cena,

2. Ceina erdi baitzen Çamranez, Jecsanez, Madanez, Madianez, Jesboquez eta Suez.

3. Jecsan içan cen Sabaren eta Dadanen aita. Dadanen seme içan ciren Asurim, Latusim eta Loomim.

4. Madianen ganic athera ciren Epha, Opher, Henoc, Abida eta Eldaa: horiec guciac Ceturaren umeac.

5. Eta Abrahamec bere onthasun guciac Isaaqui eman ciozcan.

6. Bainan dohainac eguin ciotzaten ohaideen semeei, eta bera bici celaric oraino, bereci cituen Isaaquen ganic iguzqui sorthaldeco bazterrera.

7. Bada, Abrahamen bicitzeco urtheac içan ciren ehun eta hirur hogoi eta hamaborz.

8. Eta ahituz hil içan cen çaharce goço batean, adin handian, eta egunez bethea: eta batu cen bere populuari.

9. Eta Isaac eta Ismael bere semeec ehorci çuten Efron, Seorren seme, Hethearraren landan den har-cilo bikunean, Mambre aldean,

10. Hethen semeei erosi ciotena: han içan cen ehorcia Sara bere emaztearequin.

11. Hura hil ondoan, Jaincoac benedicatu çuen Isaac haren semea Bici den eta ikusten duenaren putzuco aldean egoten cena.

12. Huna Ismael, Abrahamen seme, Agar eguiptoar, Sararen nescatoa ganic içanaren ondoregoac:

13. Eta hauquiec dira haren semeen icenac beren deithura eta ondoregoetan. Ismaelen seme çaharrena Nabaioth, guero Cedar, eta Adbeel, eta Mabsam,

14. Masma ere, eta Duma, eta Masa.

15. Hadar, eta Thema, eta Jethur, eta Naphis, eta Cedma.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 25