Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 24:61-67 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

61. Errebeca eta bere nescatchac iganic beraz cameluen gainera, jarraiqui ciren guiçonari, ceina çalhu itzulcen baitzen bere nausia gana.

62. Muga berean, Isaac pasaietan çabilan Bici denaren eta ikusten duenaren icena ekarcen duen putzuco bidean: ecen hegoaldeco lurrean egoten cen.

63. Eta atheratua cen ilhuncean bere gogoeten erabilcera landetan: eta beguiac alchatzearequin, ikusi cituen urrunera cameluac heldu cirela.      

64. Errebeca ere, Isaac ikustearequin, jautsi cen bere camelutic,

65. Eta erran cioen sehiari: Nor da landa gaindi gure bidera heldu den guiçon hori? Eta ihardetsi cioen: Ene nausia bera da. Errebecac, harturic berehala bere bela, estali çuen bere burua.

66. Sehiac bizquitartean Isaaqui erran ciozcan bere eguincari guciac.

67. Isaaquec sarraraci çuen Errebeca Sara bere amaren olhan, eta emaztetzat hartu çuen: eta hambat maithatu çuen non jabaldu baitzioen bere amaren hilcetic ethorria çuen bihotzmina.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 24