Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 24:45-56 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

45. Eta horiec ene baithan iragaiten nituelaric, Errebeca aguertu da soin gainean ekarcen çuen pegar batequin: eta jautsi da ithurrira, eta atheratu du ura. Eta erran diot: Indaçu xorta bat edatera.

46. Eta arinqui soinetic jautsi du pegarra, eta erran darot: Edan çaçu, eta edaranen ditut çure cameluac. Edan dut, eta edaran ditu cameluac.

47. Eta galdeac eguin diozcat, eta erran diot: Noren alaba çare? Eta ihardetsi darot: Nacor eta Melcaren seme Bathuelen alaba naiz. Hargatic eçarri dioizquit beharrietacoac bere beguithartearen ederceco eta escumuthurrecoac ukaraietan.

48. Eta gurthuric adoratu dut Jauna, benedicatzen dudalaric Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, bide çucenaz bidatu nauena, ene nausiaren semearençat har neçan haren anaiaren alaba.

49. Horren gatic baldin ikustate cinez içan gogo baduçue ene nausiaren aldera, erradaçue niri: bainan berceric baduçue gogoan, erradaçue hura ere, itzul nadien escuinera edo esquerrera.

50. Eta Labanec eta Bathuelec ihardetsi çuten: Jauna ganic athera da solas hori; ez deçaquegu deusere iharduc çurequin haren gogoaz campo denic.

51. Huna Errebeca çure aitzinean: har çaçu, eta çoaci, eta Jauna minçatu içan den beçala, içan bedi çure nausiaren semearen emazte.

52. Abrahamen sehiac aditu çuenean hori, lurrera eroriric adoratu çuen Jauna.

53. Guero atheraturic cilharrezco eta urhezco unciac eta soinecoac, dohainetan eman ciotzan Errebecari; emaitzac eguin ciotzaten ere haren anaiei eta amari.

54. Onthurunça hasiric, jaten eta edaten egon ciren han elkarrequin. Sehia, goicean jaiquiric, minçatu cen: Utz neçaçue guibelera goan nadien ene nausia gana.

55. Errebecaren anaiec eta amac ihardetsi cioten: Nescatcha gurequin egon bedi hamar bat egun bedere, eta guero goanen da.

56. Erran çuen: Ez neçaçuela, othoi, iduc, ceren Jaunac bidatu bainau ene bidean: utz neçaçue guibelera, goan nadien ene nausia gana.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 24