Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 24:34-51 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

34. Eta hunec erran çuen: Abrahamen sehi naiz:

35. Eta Jaunac benedicione nasaiac ixuri ditu ene nausiaren gainera ceina handi eguin baita, eta eman dioizqui ardi eta idi, cilhar eta urhe, muthil eta nescato, camelu eta asto.

36. Eta Sara ene nausiaren emazteac seme bat eman dio ene nausiari bere çaharcean, eta cituen guciac eman dioizqui.

37. Eta ene nausiac cin eraguin darot, erraten çarotalaric: Ez dioçu ene semeari emazteric onhetsico ni nagoen lurreco Cananearren alabetaric:

38. Bainan goanen çare ene aitaren etchera, eta ene ahaidegotic hartuco dioçu emazte bat ene semeari.

39. Eta nic ihardetsi diot: Bainan nescatchac ez badu ethorri nahi?

40. Erran darot: Jaunac, ceinaren aitzinean bainabila, igorrico du bere ainguerua çurequin, eta bidatuco çaitu çure bidean, eta emazte bat hartuco dioçu ene semeari ene ahaidegotic eta ene aitaren etchetic.

41. Ene burhotic xahu içanen çare, baldin ene ahaidetara goan-eta, ez badarotzute ematen.

42. Ethorri naiz beraz egun ithur-urera, eta erran içan dut: Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, çuc bidatu banauçu orai nic deramadan bidean,

43. Huna non naicen ithur-ondoan; doncella urquetara atheratuco dena eta ni ganic adituco duena: Indaçu ur xorta bat edatera çure pegarretic,

44. Eta erranen darotana: Edan çaçu eta çure cameluei atheratuco diotet ura: hura bera içan bedi Jaunac ene nausiaren semeari bereci dioen emaztea.

45. Eta horiec ene baithan iragaiten nituelaric, Errebeca aguertu da soin gainean ekarcen çuen pegar batequin: eta jautsi da ithurrira, eta atheratu du ura. Eta erran diot: Indaçu xorta bat edatera.

46. Eta arinqui soinetic jautsi du pegarra, eta erran darot: Edan çaçu, eta edaranen ditut çure cameluac. Edan dut, eta edaran ditu cameluac.

47. Eta galdeac eguin diozcat, eta erran diot: Noren alaba çare? Eta ihardetsi darot: Nacor eta Melcaren seme Bathuelen alaba naiz. Hargatic eçarri dioizquit beharrietacoac bere beguithartearen ederceco eta escumuthurrecoac ukaraietan.

48. Eta gurthuric adoratu dut Jauna, benedicatzen dudalaric Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, bide çucenaz bidatu nauena, ene nausiaren semearençat har neçan haren anaiaren alaba.

49. Horren gatic baldin ikustate cinez içan gogo baduçue ene nausiaren aldera, erradaçue niri: bainan berceric baduçue gogoan, erradaçue hura ere, itzul nadien escuinera edo esquerrera.

50. Eta Labanec eta Bathuelec ihardetsi çuten: Jauna ganic athera da solas hori; ez deçaquegu deusere iharduc çurequin haren gogoaz campo denic.

51. Huna Errebeca çure aitzinean: har çaçu, eta çoaci, eta Jauna minçatu içan den beçala, içan bedi çure nausiaren semearen emazte.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 24