Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 24:27-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Erraten çuelaric: Abraham ene nausiaren Jainco Jauna, ene nausia ez duçu gabetu çure ikustateaz eta eguiaz, eta bide çucenaz eraman nauçu ene nausiaren anaiaren etchera.

28. Nescatchac beraz laster eguin çuen etchera amaren gana, eta aditu guciac erran cioizquien.

29. Bada, Errebecac anaia bat baçuen Laban deitzen cena, ceina herresacan athera baitzen guiçonaren gana, ithurria cen lekura.

30. Eta ikusi cituen ondoan beharrietacoac eta escumuthurrecoac bere arrebaren escuetan, eta ençun solas guciac arrebac ekarri ciotzanac erraten çuelaric: Hunela minçatu çait niri guiçona: ethorri cen guiçona gana ceina xutic baitzagoen cameluen aldean eta ithurri ondoan.

31. Erran cioen: Sar çaite, Jaunaren benedicatua: certan çaude campoan? antolatu dut etchea eta cameluen toquia.

32. Eta sarraraci çuen atherbera: cameluac hustu cituen eta eman cioizquiten lastoa eta belharra, eta berari ura, garbi citzan çangoac, eta harequin ethorri ciren guiçonec ere bai.

33. Eta aitzinera eman cioen ogui bat. Hunec erran çuen: Ez dut janen, ene solasac eguin ditzadan arteo. Labanec ihardetsi cioen: Minça çaite.

34. Eta hunec erran çuen: Abrahamen sehi naiz:

35. Eta Jaunac benedicione nasaiac ixuri ditu ene nausiaren gainera ceina handi eguin baita, eta eman dioizqui ardi eta idi, cilhar eta urhe, muthil eta nescato, camelu eta asto.

36. Eta Sara ene nausiaren emazteac seme bat eman dio ene nausiari bere çaharcean, eta cituen guciac eman dioizqui.

37. Eta ene nausiac cin eraguin darot, erraten çarotalaric: Ez dioçu ene semeari emazteric onhetsico ni nagoen lurreco Cananearren alabetaric:

38. Bainan goanen çare ene aitaren etchera, eta ene ahaidegotic hartuco dioçu emazte bat ene semeari.

39. Eta nic ihardetsi diot: Bainan nescatchac ez badu ethorri nahi?

40. Erran darot: Jaunac, ceinaren aitzinean bainabila, igorrico du bere ainguerua çurequin, eta bidatuco çaitu çure bidean, eta emazte bat hartuco dioçu ene semeari ene ahaidegotic eta ene aitaren etchetic.

41. Ene burhotic xahu içanen çare, baldin ene ahaidetara goan-eta, ez badarotzute ematen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 24