Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 22:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Isaaquec erran cioen bere aitari: Aita. Abrahamec ihardetsi cioen: Cer nahi duçu, semea? Isaaquec erran çuen: Huna sua eta egurra, bainan holocaustaco bitima non da?

8. Abrahamec ihardetsi cioen: Jaincoac berac artha hartuco du, semea, holocaustaco bitimaz. Beraz aitzina çoacen biac;

9. Eta heldu içan ciren Jaincoac erakutsi toquira. Abrahamec han alchatu çuen aldare bat eta xuxendu egurra haren gainean; eta Isaac, bere semea, eçarri çuen estecaturic aldarean xuxendua çuen egurraren gainean.

10. Eta escua hedatu çuen eta lothu cen marrauçari bere semearen imolatzeco.

11. Eta huna Jaunaren aingueruac oihu eguiten dioela cerutic: Abraham, Abraham. Abrahamec ihardetsi cioen: Huna non naicen.

12. Aingueruac erran cioen: Ez heda escua haur horren gainera, eta ez dioçoçula eguin minic: eçagutu dut orai Jaincoaren beldurra baduçula, eta ez duçu ni gatic guphidetsi çure seme bakarra.

13. Abrahamec itzuli cituen beguiac eta bere guibelean ikusi çuen ahari bat adarretaric laharretan atzemana; eta harturic, holocaustetan escaini çuen bere semearen orde.

14. Eta leku hura deithu çuen, Jaunac ikusten du. Hortaric erraten da oraino egungo egunean: Jaunac ikusico du mendian.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 22