Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 22:16-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac: ceren hori eguin duçun, eta ez baituçu çure seme bakarra guphidetsi ni gatic,

17. Benedicatuco çaitut, eta populatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala, eta itsas-bazterrean den legarra beçala: çure ondoregoa içanen da bere etsaien atheen jabe.

18. Eta çure ondoregoan benedicatuac içanen dira lurreco jendaia guciac, ceren ene hitzen manuco eguin çaren.

19. Abraham itzuli cen bere muthiletara, eta goan ciren Bersabera, eta han guelditu cen egoitzaz.

20. Horiec hola guerthatu ondoan, ethorri ciren Abrahami erratera Melcac ere semeac eman ciotzala haren anaia Nacorri,

21. Hus çaharrena, Buz hunen anaia, eta Camuel Siriarren aita,

22. Eta Cased, eta Açau, Pheldas ere, eta Jedlaph,

23. Eta Bathuel, ceintaric sorthu baitzen Errebeca: çorci seme horiec eman ciozcan Melcac Abrahamen anaia Nacorri.

24. Haren ohaide, Erroma deitzen cenac ere, eman ciotzan Tabee, Gaham, Thahas eta Maaca.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 22