Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 22:14-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta leku hura deithu çuen, Jaunac ikusten du. Hortaric erraten da oraino egungo egunean: Jaunac ikusico du mendian.

15. Eta Jaunaren aingueruac berriz deithu çuen Abraham cerutic, erraten cioelaric:

16. Ene buruaz cin eguin dut, dio Jaunac: ceren hori eguin duçun, eta ez baituçu çure seme bakarra guphidetsi ni gatic,

17. Benedicatuco çaitut, eta populatuco dut çure hacia ceruco içarrac beçala, eta itsas-bazterrean den legarra beçala: çure ondoregoa içanen da bere etsaien atheen jabe.

18. Eta çure ondoregoan benedicatuac içanen dira lurreco jendaia guciac, ceren ene hitzen manuco eguin çaren.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 22