1. Horiec hola iragan ondoan, Jaincoac frogatu çuen Abraham, eta erran cioen: Abraham, Abraham. Hunec ihardetsi cioen: Hemen naiz.
2. Jaincoac erran cioen: Har çaçu çure seme bakar maite duçuna Isaac, eta çoaci Ikuspeneco lurrera: eta han escainico darotaçu holocaustetan erakutsico darotzudan mendi baten gainean.
3. Abrahamec beraz, gauaz jaiquiric, xuxendu çuen bere astoa, eta eraman cituen berequin bi muthil gazte eta Isaac bere semea: eta eguin çuenean holocaustaraco egurra, goan cen Jaincoac manatu içan cioen lekura.
4. Eta hirugarren egunean, beguiac alchaturic, urrunera ikusi çuen lekua.
5. Eta erran cioten bere muthilei: Çagozte hemen astoarequin: ni eta ene semea haraxeraino goaci, eta adoratu ondoan, bihurturen gare çuen gana.
6. Hartu ere çuen holocaustaco egurra, eta eman cioen Isaaqui soinera: eta berac sua eta marrauça eramaten cituen escuetan. Elkarrequin cihoacilaric,
7. Isaaquec erran cioen bere aitari: Aita. Abrahamec ihardetsi cioen: Cer nahi duçu, semea? Isaaquec erran çuen: Huna sua eta egurra, bainan holocaustaco bitima non da?
8. Abrahamec ihardetsi cioen: Jaincoac berac artha hartuco du, semea, holocaustaco bitimaz. Beraz aitzina çoacen biac;
9. Eta heldu içan ciren Jaincoac erakutsi toquira. Abrahamec han alchatu çuen aldare bat eta xuxendu egurra haren gainean; eta Isaac, bere semea, eçarri çuen estecaturic aldarean xuxendua çuen egurraren gainean.
10. Eta escua hedatu çuen eta lothu cen marrauçari bere semearen imolatzeco.