Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 21:7-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta erran çuen berriz: Norc sinhetsico çuen Abrahamec ençun behar çuela Sarac hazten çuela bere esnez seme bat, hari emana noiz-ere jadanic agudetua baitzen?      

8. Haurra larritu cen, eta içan cen higüindua: eta Abrahamec, higüinceco egunean eguin çuen barazcari handi bat.

9. Sarac ikusiric Agar eguiptoarraren semea dostatzen Isaac bere semearequin, erran cioen Abrahami:

10. Camporat ematzu nescato hori eta bere semea: ecen çure nescatoaren semea, ez da premu içanen Isaac ene semearequin.

11. Abrahamec hau gogor atzeman çuen bere semearençat.

12. Jaincoac erran cioen: Haurraren eta çure nescatoaren gaineco solas hori ez bequiçu latz iduri: edocein gauça erran deçaçun Sarac, ençun çaçu haren hitza: ecen Isaaquen ganic hartuco du çure ondoregoac bere icena.

13. Bainan çure nescatoaren semea eçarrico dut jendaia handi baten buru, ceren den çuganicacoa.

14. Abraham jaiqui cen beraz goicean-goicic, eta ogui bat eta çahagui bat ur harturic, Agarri bizcarrean eçarri ciozcan, haurra eman cioen, eta igorri çuen etchetic. Agar atheratu ondoan, bazterrez bazter çabilan Bersabeco mortuan.

15. Eta çahaguico ura akitu cenean, haurra utzi çuen han ciren çuhaitzetaric baten azpian.

16. Eta goan cen eta jarri balazta tiramen batean; eta erran çuen: Ez dut ikusico ene haurra hilcen; eta han jarcean, eman cen auhenari eta nigarrari.

17. Bada Jaincoac ençun çuen haurraren boça: eta Jaincoaren aingueru batec cerutic deithu çuen Agar erraten cioelaric: Cer hari çare, Agar? ez içan beldurric: Jaincoac ençun du haurraren boça, bera utzia den toquitic.

18. Xuti çaite, har çaçu haurra eta iduc çaçu escutic: ceren eguinen baitut jendaia handi baten buru.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 21