Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 21:3-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta Abrahamec Isaac deithu çuen Sarac eguin, çuen semea:

4. Eta ingurebaqui çuen çorcigarren egunean Jaincoac manatu içan cioen beçala,      

5. Ehun urthe bethe cituen ondoan: ecen aitac adin hura çuen Isaac sorthu cenean.

6. Eta Sarac erran çuen: Jaincoac bozteco bide eman darot: hau ençunen duten guciac boztuco dira enequin.

7. Eta erran çuen berriz: Norc sinhetsico çuen Abrahamec ençun behar çuela Sarac hazten çuela bere esnez seme bat, hari emana noiz-ere jadanic agudetua baitzen?      

8. Haurra larritu cen, eta içan cen higüindua: eta Abrahamec, higüinceco egunean eguin çuen barazcari handi bat.

9. Sarac ikusiric Agar eguiptoarraren semea dostatzen Isaac bere semearequin, erran cioen Abrahami:

10. Camporat ematzu nescato hori eta bere semea: ecen çure nescatoaren semea, ez da premu içanen Isaac ene semearequin.

11. Abrahamec hau gogor atzeman çuen bere semearençat.

12. Jaincoac erran cioen: Haurraren eta çure nescatoaren gaineco solas hori ez bequiçu latz iduri: edocein gauça erran deçaçun Sarac, ençun çaçu haren hitza: ecen Isaaquen ganic hartuco du çure ondoregoac bere icena.

13. Bainan çure nescatoaren semea eçarrico dut jendaia handi baten buru, ceren den çuganicacoa.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 21