Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 21:24-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Eta Abrahamec erran çuen: Cin eguinen dut nic.

25. Eta Abimelequi eguin ciotzan bere cuintac haren sehiec borchaz kendu cioten ur-putzu batez.

26. Eta Abimelequec ihardetsi cioen: Ez dut jaquin norc eguin darotzun gaizqui hori, bainan ez darotaçu albisteric eman, eta nic ez dut egun arteo aditu.

27. Abrahamec hartu cituen beraz ardiac eta idiac, eta eman ciozcan Abimelequi: eta biec batasun eguin çuten.

28. Eta Abrahamec bazterrera eman cituen bere arthaldetic çazpi anchu.

29. Abimelequec erran cioen: Cer erran nahi dute bazterrera emanaraci dituçun çazpi anchu horiec?

30. Eta hunec ihardetsi çuen: Ene escutic hartuco dituçu çazpi anchu horiec, içan daquizquidan lekucotasunçat nic cilhatua dela putzu hau.

31. Horren gatic leku hura deithua içan cen Bersabe: ceren han biec cin eguin baitzuten,

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 21