Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 21:22-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Dembora hartan, Abimelequec, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, erran cioen Abrahami: Jaincoa çurequin da eguiten dituçun gucietan.

23. Jaincoaz cin eguidaçu bada ez darocuçula bidegaberic eguinen ez niri, ez ene haurrei, ez-etare ene ondocoei: bainan çuretzat içan dudan ikustate berarequin eguinen darotaçula niri eta lurrari ceintan arrotz beçala içatu baitzare.

24. Eta Abrahamec erran çuen: Cin eguinen dut nic.

25. Eta Abimelequi eguin ciotzan bere cuintac haren sehiec borchaz kendu cioten ur-putzu batez.

26. Eta Abimelequec ihardetsi cioen: Ez dut jaquin norc eguin darotzun gaizqui hori, bainan ez darotaçu albisteric eman, eta nic ez dut egun arteo aditu.

27. Abrahamec hartu cituen beraz ardiac eta idiac, eta eman ciozcan Abimelequi: eta biec batasun eguin çuten.

28. Eta Abrahamec bazterrera eman cituen bere arthaldetic çazpi anchu.

29. Abimelequec erran cioen: Cer erran nahi dute bazterrera emanaraci dituçun çazpi anchu horiec?

30. Eta hunec ihardetsi çuen: Ene escutic hartuco dituçu çazpi anchu horiec, içan daquizquidan lekucotasunçat nic cilhatua dela putzu hau.

31. Horren gatic leku hura deithua içan cen Bersabe: ceren han biec cin eguin baitzuten,

32. Eta batasun eguin cineco putzuaren ondoan.

33. Guero Abimelec xutitu cen, Phicol bere armadaco buruçaguiarequin, eta itzuli ciren Palestindarren lurrera. Bainan Abrahamec oihan bat landatu çuen Bersaben, eta han deithu çuen Jainco Jaun bethierecoaren icena.

34. Eta lucez bici içan cen Palestindarren lurrean.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 21