Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 21:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunac beguietsi çuen Sara aguindu içan çuen beçala: eta bethe çuen bere hitza.

2. Eta Sara bere çaharcean amatu cen eta erdi Seme batez, Jaincoac lehenago erran içan çuen mugan,

3. Eta Abrahamec Isaac deithu çuen Sarac eguin, çuen semea:

4. Eta ingurebaqui çuen çorcigarren egunean Jaincoac manatu içan cioen beçala,      

5. Ehun urthe bethe cituen ondoan: ecen aitac adin hura çuen Isaac sorthu cenean.

6. Eta Sarac erran çuen: Jaincoac bozteco bide eman darot: hau ençunen duten guciac boztuco dira enequin.

7. Eta erran çuen berriz: Norc sinhetsico çuen Abrahamec ençun behar çuela Sarac hazten çuela bere esnez seme bat, hari emana noiz-ere jadanic agudetua baitzen?      

8. Haurra larritu cen, eta içan cen higüindua: eta Abrahamec, higüinceco egunean eguin çuen barazcari handi bat.

9. Sarac ikusiric Agar eguiptoarraren semea dostatzen Isaac bere semearequin, erran cioen Abrahami:

10. Camporat ematzu nescato hori eta bere semea: ecen çure nescatoaren semea, ez da premu içanen Isaac ene semearequin.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 21