Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 2:7-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Jainco Jaunac eguin içan çuen beraz guiçona lurraren orhetic, eta beguithartera eman içan cioen bicizco ufaco bat, eta guiçona eguin içan cen bere arima bician.

8. Bada Jaincoac hastedanic gogozco baratze bat eguina çaducan: hartan eçarri çuen bere escuz eguina çuen guiçona.

9. Eta Jainco Jaunac lurretic ilkiaraci cituen çuhamu guciac, ederrac beguico, eta ahoco goçoac: eta baratzearen erdian bicitzeco çuhaitza eta onguiaren eta gaizquiaren jaquitateco çuhaitza.

10. Gogozco leku hartaric atheratzen cen hibai bat baratzearen urztatzeco, eta guero berezten dena lau burutan.

11. Bata deitzen da Phison: harec inguratzen du Hebilathco lur gucia, non sorcen baita urhea;

12. Eta lur hartaco urhea guciz ona da: han causitzen da bdelioa eta oniz harria.

13. Eta bigarren hibaia Jehon deitzen da: hura da Ethiopiaco lurra oro inguratzen duena.

14. Hirugarren hibaiaren icena da Tigris: hura Asiria aldera dihoa. Ufrata da laugarren hibaia.

15. Jainco Jaunac hartu içan çuen beraz guiçona eta eçarri gogozco pharabisuan, hura lant eta çain ceçançat.

16. Manu ere eman cioen erraten cioelaric: pharabisuco çuhaitz gucietaric jan çaçu.

17. Ordean ez deçaçun jan onguico eta gaizquico jaquitatearen çuhaitzetic. Ecen hartaric janen duçun egunean, heriotzez hilen çare.

18. Jainco Jaunac erran çuen berriz: Ez da on guiçona içan dadien bakar: eguin dioçogun lagun bat bere iduricoa.

19. Jainco Jaunac lurretic eguin ondoan beraz lurreco abere guciac eta ceruco hegastinac oro, erakarri cituen Adamen aitzinera, ikus ceçançat cer icen emanen cioten: eta Adamec abere bakotchari eman çuen icena da cinez haren icena.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 2