Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 2:16-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Manu ere eman cioen erraten cioelaric: pharabisuco çuhaitz gucietaric jan çaçu.

17. Ordean ez deçaçun jan onguico eta gaizquico jaquitatearen çuhaitzetic. Ecen hartaric janen duçun egunean, heriotzez hilen çare.

18. Jainco Jaunac erran çuen berriz: Ez da on guiçona içan dadien bakar: eguin dioçogun lagun bat bere iduricoa.

19. Jainco Jaunac lurretic eguin ondoan beraz lurreco abere guciac eta ceruco hegastinac oro, erakarri cituen Adamen aitzinera, ikus ceçançat cer icen emanen cioten: eta Adamec abere bakotchari eman çuen icena da cinez haren icena.

20. Eta Adamec beren icenac eman ciotzaten acienda guciei, eta hegastin guciei, eta lurreco basabere guciei: bainan etzen aurkitzen Adamençat bere idurico lagunic.

21. Jainco Jaunac igorri cioen beraz Adami loaldi bat: eta lo çagoelaric kendu cioen saihets-heçur bat, eta haren orde eçarri cioen haraguia.

22. Eta Jainco Jaunac Adami kendu cioen saihets-heçurretic eguin çuen emaztequia: eta erakarri cioen Adami.

23. Eta Adamec erran çuen: Huna orai ene heçurretaco heçurra eta ene haraguico haraguia; hau deithuco da guicema, ceren guiçona ganic atheratua baita.

24. Horrengatic guiçonac utzico ditu bere ait-amac, eta iratchiquico da bere emazteari, eta bia içanen dira haragui batean.

25. Eta Adam eta bere emaztea buluzgorriric ciren biac: eta etziren ahalquetzen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 2