Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 2:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horreletan osatuac içan ciren cerua eta lurra beren edergailu guciequin.

2. Eta Jaincoac çazpigarren eguneco osatu çuen bere escuco lana: eta bere eguincari gucietaric pausu hartu çuen çazpigarren egunean.

3. Eta benedicatu çuen çazpigarren egun hura eta saindutu çuen: ceren hartan guelditu içan baitzen bere eguinça gucitic, eguitecotzat Jaincoac ezdeusetaric athera çuenetic.

4. Horrelacoac dira ceru-lurren ethorquiac, ezdeusetaric atheratuac içan cirenean, Jainco Jaunac eguin cituen egunean cerua eta lurra,

5. Eta campotaco landare guciac lurretic sorthu gabean, eta bazterretaco belhar guciac berenez haci gabean: Jainco Jaunac ecen uriric oraino lurrari etzioen eman, eta guiçona etzen lurraren lancecotzat.

6. Bainan lurretic igaiten cen ur bat, lurraren axal gucia ihinztatzen çuena.

7. Jainco Jaunac eguin içan çuen beraz guiçona lurraren orhetic, eta beguithartera eman içan cioen bicizco ufaco bat, eta guiçona eguin içan cen bere arima bician.

8. Bada Jaincoac hastedanic gogozco baratze bat eguina çaducan: hartan eçarri çuen bere escuz eguina çuen guiçona.

9. Eta Jainco Jaunac lurretic ilkiaraci cituen çuhamu guciac, ederrac beguico, eta ahoco goçoac: eta baratzearen erdian bicitzeco çuhaitza eta onguiaren eta gaizquiaren jaquitateco çuhaitza.

10. Gogozco leku hartaric atheratzen cen hibai bat baratzearen urztatzeco, eta guero berezten dena lau burutan.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 2