Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 19:24-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Jaunac beraz jautsaraci çuen cerutic Jauna ganic sufrezco eta suzco uria.

25. Eta hondatu cituen hiri hequiec, inguruco bazter guciarequin, eta hirietaco egoiliar guciac, eta lurrean berdatzen ceren guciac.      

26. Lothen emazteac guibelerat beguiraturic, gatz mokortu cen.

27. Bada, Abraham goicetic jaiquiric, lehenago Jaunarequin egon cen toquira,

28. Beguiratu cioten Sodomari, Gomorhari eta inguru hartaco bazter guciari: eta ke bat ikusi çuen lurretic igaiten labe kea iduri.

29. Ecen, noicere Jaunac xahutzen baitzituen toqui hartaco hiriac, orhoit içan cen Abrahamez eta salbatu çuen Lot egon içan cen hirietaco xahupenetic.      

30. Eta Lot igan cen Segorretic, eta egon cen mendian eta haren bi alabac harequin (ecen beldur içan cen Segorren egoteco), eta egon cen cilhoca batean eta haren bi alabac harequin.

31. Eta çaharrenac gazteenari erran cioen: Gure aita çaharra da, eta ez da lurrean guiçon bat ere guelditu guri hurbil daquiquegunic lur gucico ohitzaren arabera.

32. Çato, arnoz mozcorraraz deçagun, eta lo eguin deçagun hunequin, galcera ez uztecotzat gure aitaren odola.

33. Eman cioten beraz beren aitari gau hartan arnoa edatera: çaharrena sarthu cen eta lo eguin çuen aitarequin: eta hau etzen ohartu noiz alaba etzan cen, ez-etare noiz jaiqui cen.

34. Berce egunean ere çaharrenac erran cioen gazteenari: Horra barda lo eguin dut aitarequin, eman deçogun gaur ere arnoa edatera, eta lo eguinen duçu harequin, beguira deçagunçat gure aitaren ganic hacia.

35. Gau hartan ere beren aitari arnoa eman cioten edatera; eta alaba gazteena sarthuric, lo eguin çuen harequin, eta hau etzen orduan ere ohartu noiz etzan cen alaba, edo noiz jaiqui cen.

36. Huneletan Loten alabac amatu ciren beren aitaren ganic.

37. Çaharrena erdi cen seme batez eta deithu çuen Moab: hau da Moabitarren aita, egungo eguna arteo iraun dutenena.

38. Gazteena ere erdi cen seme batez, eta deithu çuen Amon, erran nahi baita, ene populuaren semea: hau içan cen Amonitarren aita egun oraino ikusten ditugunena.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 19