Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 18:7-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Berriz, berac laster eguin çuen aciendetara, eta handic hartu çuen aratche guri-on bat, eta eman cioen muthil bati ceinac berehala errearaci baitzuen.

8. Hartu cituen burra eta esnea eta errearaci çuen aratchea eta pausatu cituen arrotzen aitzinean: bera xutic çagoen hequien aldean çuhaitzaren azpian.

9. Eta jan içan çutenean, erran cioten: Non da Sara çure emaztea? Ihardetsi çuen: Huna, olhan da.

10. Batec erran cioen: Guibeleracoan ethorrico natzaitzu urthe-mugan, biciric içanen çare, eta Sara çure emazteac seme bat içanen du. Hori adituric, Sara irriz egon cen olhaco athe guibelean.

11. Biac ecen çaharrac ciren eta adin handitan, eta astagaitzac gueldituac ciren Sara baithan.

12. Sarac ixilic irri eguin çuen, cioelaric: Çahartu naicen ondoan eta ene jauna ere hautsi, atseguinari bideric emanen diot?

13. Bainan Jaunac erran cioen Abrahami: Certaco irri eguin du Sarac, dioelaric: Atsotu-eta, haurric eguiazqui eguin othe deçaquet?

14. Othe da deusere gaitzic Jaincoarençat? erran beçala itzulico naiz urthemugan çu gana, biciric içanen çare, eta Sarac içanen du seme bat.

15. Sarac ukatu çuen, cioelaric: Ez dut irriric eguin, icialdurac hartua nincen. Bainan Jaunac erran cioen: Ez da hori hola, irri eguin duçu.

16. Arrotzec, xutitu cirenean beguiac eman cituzten Sodomaco aldera: eta Abraham hequiequin batean, hequien lagun cihoan.

17. Eta Jaunac erran çuen: Eguin gogo dudana gorde othe deçoquet Abrahami,

18. Içan beharra delaric jendaia handi eta hazcar baten buru, eta lurreco jendaqui guciac hunen baithan benedicatzecoac direnaz gueroz?

19. Badaquit ecen manatuco diotela bere semeei, eta bere etcheco guciei bere ondotic, beguira deçaten Jaunaren bidea, eta iduc deçaten çucena eta çucentasuna, Jaunac Abrahamen alderat bethe deçançat berari aiphatu diozcan guciac.

20. Jaunac erran cioen beraz: Sodomaco eta Gomorhaco deihadarra berhatu da, eta hequien bekatua hainitz gaixtatu.

21. Jautsico naiz eta ikusico dut hea beren eguinçaz osatu dutenetz niri heldu içan çaitan deihadarra: jaquin deçadan hala den, edo ez den.

22. Itzuli ciren handic, eta goan ciren Sodomara; bainan Abraham guelditua çagoen oraino Jaunaren aitzinean.

23. Eta hurbilduric erran cioen: Çucena gaixtaguinarequin galduco duçu?

24. Balin badira berrogoi eta hamar çucenac hiri hortan, galduco dire berceequin? eta leku horri ez dioçu barkatuco berrogoi eta hamar çucenen gatic, hor aurkitzen badira?

25. Urrun da çu ganic, eguinen baituçu holaco lana, eta hilen baituçu çucena gaixtaguinarequin; ez da hori çurea: lur gucia juiatzen duçuna, ez duçu çuc holaco juiamenduric emanen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 18