Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 18:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ekarrico darotzuet ur xorta bat çuen çangoen garbitzeco, eta pausa çaitezte çuhaitzaren azpian.

5. Ekarrico dut ogui poci bat, eta barnea hazcartuco darotzuete: aitzina goanen çarete guero, hortacotzat ecen ethorri çareteque çuen cerbitzaria gana. Hauquiec erran cioten: Eguiçu minçatu çaren beçala.

6. Abrahamec herresacan eguin çuen bere olhara Sararen gana, eta erran cioen: Higui çaite, gaitzeru bat irin orha çaçu, eta ophilac hautspean erre çatzu.

7. Berriz, berac laster eguin çuen aciendetara, eta handic hartu çuen aratche guri-on bat, eta eman cioen muthil bati ceinac berehala errearaci baitzuen.

8. Hartu cituen burra eta esnea eta errearaci çuen aratchea eta pausatu cituen arrotzen aitzinean: bera xutic çagoen hequien aldean çuhaitzaren azpian.

9. Eta jan içan çutenean, erran cioten: Non da Sara çure emaztea? Ihardetsi çuen: Huna, olhan da.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 18