Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 18:23-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta hurbilduric erran cioen: Çucena gaixtaguinarequin galduco duçu?

24. Balin badira berrogoi eta hamar çucenac hiri hortan, galduco dire berceequin? eta leku horri ez dioçu barkatuco berrogoi eta hamar çucenen gatic, hor aurkitzen badira?

25. Urrun da çu ganic, eguinen baituçu holaco lana, eta hilen baituçu çucena gaixtaguinarequin; ez da hori çurea: lur gucia juiatzen duçuna, ez duçu çuc holaco juiamenduric emanen.

26. Eta Jaunac ihardetsi cioen: Sodomaco hirian aurkitzen baditut berrogoi eta hamar çucen, leku guciari barkatuco diot hequien ariaz.

27. Abraham minçatu citzaioen berriz, erraten cioelaric: Behin hasi naicenaz gueroz, minçatuco naiz ene Jaunari, herrauts eta hauts naicen arren.

28. Berrogoi eta hamar çucenetara borz escaz balira, hiri gucia xahu cineçaque berrogoi eta borcen gatic? Jaunac ihardetsi cioen: Ez dut xahutuco, han aurkitzen baditut berrogoi eta borz.

29. Berriz ere Abrahamec erran cioen: Bainan berrogoi aurkitzen badira, cer eguinen duçu? Ihardetsi çuen: Ez dut joco berrogoien ariaz.

30. Abrahamec erran cioen: Jauna, etzaitecela, othoi, samur, minçatzen banaiz oraino ere: Eta hor hogoi eta hamar aurkitzen badituçu? Ihardetsi çuen: Ez dut eguinen, hor atzematen baditut hogoi eta hamar.

31. Abrahamec erran çuen: Behin abiatu naicenaz gueroztic, minçatuco naiz ene Jaunari. Cer eguinen duçu hogoi kausitzen badituçu hor? Ihardetsi çuen: Ez dut hilen hogoien ariaz.

32. Berriz ere Abrahamec erran cioen: Errequeitzen çaitut, Jauna, etzaitecen hasarre oraino minçatzen banaiz behin: Eta hor aurkitzen badituçu hamar, cer eguinen duçu? Eta ihardetsi çuen: Hamarren gatic ez dut xahutuco.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 18