Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 18:15-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Sarac ukatu çuen, cioelaric: Ez dut irriric eguin, icialdurac hartua nincen. Bainan Jaunac erran cioen: Ez da hori hola, irri eguin duçu.

16. Arrotzec, xutitu cirenean beguiac eman cituzten Sodomaco aldera: eta Abraham hequiequin batean, hequien lagun cihoan.

17. Eta Jaunac erran çuen: Eguin gogo dudana gorde othe deçoquet Abrahami,

18. Içan beharra delaric jendaia handi eta hazcar baten buru, eta lurreco jendaqui guciac hunen baithan benedicatzecoac direnaz gueroz?

19. Badaquit ecen manatuco diotela bere semeei, eta bere etcheco guciei bere ondotic, beguira deçaten Jaunaren bidea, eta iduc deçaten çucena eta çucentasuna, Jaunac Abrahamen alderat bethe deçançat berari aiphatu diozcan guciac.

20. Jaunac erran cioen beraz: Sodomaco eta Gomorhaco deihadarra berhatu da, eta hequien bekatua hainitz gaixtatu.

21. Jautsico naiz eta ikusico dut hea beren eguinçaz osatu dutenetz niri heldu içan çaitan deihadarra: jaquin deçadan hala den, edo ez den.

22. Itzuli ciren handic, eta goan ciren Sodomara; bainan Abraham guelditua çagoen oraino Jaunaren aitzinean.

23. Eta hurbilduric erran cioen: Çucena gaixtaguinarequin galduco duçu?

24. Balin badira berrogoi eta hamar çucenac hiri hortan, galduco dire berceequin? eta leku horri ez dioçu barkatuco berrogoi eta hamar çucenen gatic, hor aurkitzen badira?

25. Urrun da çu ganic, eguinen baituçu holaco lana, eta hilen baituçu çucena gaixtaguinarequin; ez da hori çurea: lur gucia juiatzen duçuna, ez duçu çuc holaco juiamenduric emanen.

26. Eta Jaunac ihardetsi cioen: Sodomaco hirian aurkitzen baditut berrogoi eta hamar çucen, leku guciari barkatuco diot hequien ariaz.

27. Abraham minçatu citzaioen berriz, erraten cioelaric: Behin hasi naicenaz gueroz, minçatuco naiz ene Jaunari, herrauts eta hauts naicen arren.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 18