Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 18:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Abraham, egun batetaco beroan, jarria çagoelaric bere olhaco athean, Mambreco haranean, Jauna aguertu citzaioen.

2. Eta beguiac alchatu cituenean, hurbilean xutic hirur guiçon aguertu citzaizcon: ikusi orduco, olhaco athetic laster eguin çuen hequien bidera, eta lurrera gurthuz adoratu cituen.

3. Eta erran çuen: Jauna, gracia çure beguietan aurkitu balin badut, etzaitela iragan çure cerbitzaria ganic urrunago.

4. Ekarrico darotzuet ur xorta bat çuen çangoen garbitzeco, eta pausa çaitezte çuhaitzaren azpian.

5. Ekarrico dut ogui poci bat, eta barnea hazcartuco darotzuete: aitzina goanen çarete guero, hortacotzat ecen ethorri çareteque çuen cerbitzaria gana. Hauquiec erran cioten: Eguiçu minçatu çaren beçala.

6. Abrahamec herresacan eguin çuen bere olhara Sararen gana, eta erran cioen: Higui çaite, gaitzeru bat irin orha çaçu, eta ophilac hautspean erre çatzu.

7. Berriz, berac laster eguin çuen aciendetara, eta handic hartu çuen aratche guri-on bat, eta eman cioen muthil bati ceinac berehala errearaci baitzuen.

8. Hartu cituen burra eta esnea eta errearaci çuen aratchea eta pausatu cituen arrotzen aitzinean: bera xutic çagoen hequien aldean çuhaitzaren azpian.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 18