Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 17:8-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta emanen darotzuet çuri eta çure odolecoei çure erromeriaco lurra, Canaango lur gucia, bethi goçatzeco, eta içanen naiz çure eta hequien Jaincoa.

9. Jaincoac berriz erran cioen Abrahami: Eta çuc beraz beguiratuco duçu enequilaco patua, eta çure ondocoec ere bai çure ondotic beren guiçaldietan.

10. Hau da ene patua, beguiratuco duçuena ene eta çuen artean, eta çure ondocoec çure ondotic: Çuetaricaco muthicoqui guciac içanen dira ingurebaquiac.

11. Eta ingurebaquico duçue buztan-mocoan haraguia hori, içan dadiençat ene eta çuen arteco patuaren seinalea.

12. Çuen artean çorci egunetaco muthicoquiac oro ingurebaquiac içanen dira içaldi gucietan; eta sehia, nahiz etchean sorthua, nahiz erosia, ingurebaquia içanen da, ez balitz ere çuen odoletic.

13. Eta ene patua çuen haraguian içanen da bethico batasunetan.

14. Eta muthilquia, ceinaren buztan-mocoan haraguia ingurebaquia içanen ez baita, heriotzez kendua içanen da populuaren artetic, ceren hautsi içan duen ene patua.

15. Jaincoac erran cioen oraino Abrahami: Sarai çure emaztea ez duçu deithuco Sarai, bainan bai Sara.

16. Eta benedicatuco dut hura, eta haren ganic emanen darotzut seme bat benedicatuco dudana, eta gora içanen da jendaietan, eta populuen erregueac atheraco dira haren ganic.

17. Abraham ahuspez erori cen, eta irri eguin çuen, bere bihotzean erraten çuelaric: Uste duqueçu ehun urthetaco guiçonari sorthuco çaioela semeric? eta lau hogoi eta hamar urthetan Sarac eguinen duela haurric?

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 17