Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 17:23-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Orduan Abrahamec hartu cituen Ismael bere semea, eta bere sehi guciac, etchean sorthuac eta campotic erosiac, eta bere etcheco guiçon guciac: eta berehala ingurebaqui cioten egun berean buztan-mococo haraguia, Jaincoac manatu içan cioen beçala.

24. Abrahamec lau hogoi eta hemeretzi urthe cituen bere buruari buztan-mococo haraguia ingurebaqui cioenean.

25. Eta Ismael haren semeac hamahirur urthe betheac cituen ingurephaitzaco orduan,

26. Abraham eta Ismael bere semea egun berean içan ciren ingurebaquiac;

27. Eta haren etcheco guiçonqui guciac ere, hala etchean sorthu sehiac, nola erosiac eta leku arrotzetan sorthuac, orobat içan ciren ingurebaquiac.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 17