Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 17:21-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Bainan ene patua hedatuco dut Isaaqui ceintaz berce urthean, urthemugan erdico baita Sara.

22. Eta Jaincoac akitu çuenean harequilaco solasa, alchatu cen Abraham utziric.

23. Orduan Abrahamec hartu cituen Ismael bere semea, eta bere sehi guciac, etchean sorthuac eta campotic erosiac, eta bere etcheco guiçon guciac: eta berehala ingurebaqui cioten egun berean buztan-mococo haraguia, Jaincoac manatu içan cioen beçala.

24. Abrahamec lau hogoi eta hemeretzi urthe cituen bere buruari buztan-mococo haraguia ingurebaqui cioenean.

25. Eta Ismael haren semeac hamahirur urthe betheac cituen ingurephaitzaco orduan,

26. Abraham eta Ismael bere semea egun berean içan ciren ingurebaquiac;

27. Eta haren etcheco guiçonqui guciac ere, hala etchean sorthu sehiac, nola erosiac eta leku arrotzetan sorthuac, orobat içan ciren ingurebaquiac.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 17