Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 17:2-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Ene patua eçarrico dut çure eta ene artean, eta populatuco çaitut ikaragarriqui.

3. Abram ahuspeca erori cen.

4. Eta Jaincoac erran cioen: Ni naiz, eta ene patua çurequin, eta içanen çare asco jendaien aita.

5. Eta etzare guehiago deithuco Abramen icenaz; bainan deithuco çare Abraham, ceren eçarri baitzaitut hainitz jendaien aita.

6. Popularacico çaitut ikaragarriqui, eta eçarrico çaitut jendaien artean buruçagui, eta erregueac atheraco dira çutaric.

7. Eta jarrico dut ene patua ene eta çure artean, eta çure ondoregoaren artean çure ondotic, bere guiçaldietan, bethico fedeaz; içan nadiençat çure Jaincoa, eta çure ondotic, çure ondocoena.

8. Eta emanen darotzuet çuri eta çure odolecoei çure erromeriaco lurra, Canaango lur gucia, bethi goçatzeco, eta içanen naiz çure eta hequien Jaincoa.

9. Jaincoac berriz erran cioen Abrahami: Eta çuc beraz beguiratuco duçu enequilaco patua, eta çure ondocoec ere bai çure ondotic beren guiçaldietan.

10. Hau da ene patua, beguiratuco duçuena ene eta çuen artean, eta çure ondocoec çure ondotic: Çuetaricaco muthicoqui guciac içanen dira ingurebaquiac.

11. Eta ingurebaquico duçue buztan-mocoan haraguia hori, içan dadiençat ene eta çuen arteco patuaren seinalea.

12. Çuen artean çorci egunetaco muthicoquiac oro ingurebaquiac içanen dira içaldi gucietan; eta sehia, nahiz etchean sorthua, nahiz erosia, ingurebaquia içanen da, ez balitz ere çuen odoletic.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 17