Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 16:8-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Erran cioen: Agar, Saraien nescatoa, nondic heldu çare? eta nora çoaci? Ihardetsi cioen hunec: Sarai ene etchecandrearen beguietaric ihes nabila.

9. Eta Jaunaren aingueruac erran cioen: Itzul çaite çure etchecandrea gana eta gurt çaite haren escuaren azpian.

10. Eta berriz: Populatuco dut eta populatuco çure ondoregoa, eta ecin kondatua içanen da bere ostea gatic.

11. Eta erran cioen oraino: Huna non amatu çaren, eta erdico çare seme batez; eta deithuco duçu Ismael, ceren Jaunac ençun baitu çure atsecabea.

12. Guiçon muthiria içanen da; escua alchatuco diote guciei, eta guciec alchatuco diote berari; eta bere olhac landatuco ditu bere anaia gucien ephaitzetan.

13. Orduan Agarrec berari minço citzaioen Jaunaren icenari dei eguin cioen: Çu çare ni ikusi nauçun Jaincoa. Erran çuen ecen: Ikusi dut segurqui niri guibeletic beguira çagotana.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 16