Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 15:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta erran çuen oraino: Ez darotaçut ondoreric eman; eta horra ene sehi bat içanen dela ene premu.

4. Ordu berean Jaunac ihardetsi cioen, erraten cioelaric: Ez da hori içanen çure premua, bainan çutaric atheraco dena içanen duçu premu.

5. Eta campora ilkiaraciric, erran cioen: Beguiac ematzu cerura, eta içarrac konda çatzu, ahal baduçu. Eta erran cioen: Horrela içanen dira çure ondoreac.

6. Abramec sinhetsi çuen Jaincoa baithan, eta hori iratchiquia içan citzaioen çucentasuneracotz.

7. Eta Jaincoac erran cioen: Ni naiz Jauna, Ur Caldeacotic erakarri çaitudana, çuri emateco lur hau eta goça deçaçunçat.

8. Abramec erran cioen: Jainco Jauna, certaric eçagut deçaquet, huntaz goçatuco naicela?

9. Eta Jauna ihardetsi cioen, erraten cioelaric: Har çatzu enetzat hirur urthetaco behi bat, hirur urthetaco ahunz bat, eta hirur urthetaco ahari bat, ttorttoila bat eta uso bat.

10. Abramec harturic hequiec guciac, eguin cituen erdiz-erdi eta bi çathiac bi aldetara parrean-par eçarri: bainan xoriac osoric utzi cituen.

11. Eta hegastinac jautsi ciren hiliquien gainera, eta Abramec haiçatzen cituen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 15