Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 15:11-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta hegastinac jautsi ciren hiliquien gainera, eta Abramec haiçatzen cituen.

12. Bainan iguzqui sarcean, loa jautsi cen Abramen gainera, eta laztura handi belz batec hartu çuen.

13. Eta errana içan citzaioen: Jaquin çaçu aitzinetic çure ondoregoa ibildaun içanen dela atze lurretan, eta azpicotu dutela, eta lau ehun urthez cer jasan emanen diotela.

14. Bizquitirtean nic juiatuco dut jendaia, ceinaren azpico içanen baita: eta guero ilkico dira ontasun handiequin.

15. Bainan çu, çaharce goço batean hilic, baquean çure arbasoetara goanen çare.

16. Eta çure ondocoac laugarren guiçamendean bihurtuco dira hunat: ecen Amorhearren gaixtaqueriec ez dute orai arteo neurria bethe.

17. Bada iguzquia etzan-eta, ilhumbe belz bat eguin içan cen; sute ketsu bat aguertu cen, eta suzco criselu bat haragui çathituen artetic iragaiten cena.

18. Egun hartan Jaunac eguin çuen patu Abramequin, erraten çuelaric: Çure ondocoei emanen diotet lur hau Eguiptoco hibaietic Ufrateco hibaira arteo;

19. Cinearrac, Cenecearrac, Cedmonearrac,

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 15