Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 15:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horiec hola guerthatu ondoan, Jauna ikuspen batean minçatu citzaioen Abrami, erraten cioelaric: Ez içan beldurric, Abram, ni içanen naiz çure gueriçatzailea eta çure sari guciz handia.

2. Abramec ihardetsi cioen: Jainco Jauna, cer emanen darotaçu niri? hilen naiz ni haurric gabe, Damasc da Eliecer ene etche-guiçonaren semea.

3. Eta erran çuen oraino: Ez darotaçut ondoreric eman; eta horra ene sehi bat içanen dela ene premu.

4. Ordu berean Jaunac ihardetsi cioen, erraten cioelaric: Ez da hori içanen çure premua, bainan çutaric atheraco dena içanen duçu premu.

5. Eta campora ilkiaraciric, erran cioen: Beguiac ematzu cerura, eta içarrac konda çatzu, ahal baduçu. Eta erran cioen: Horrela içanen dira çure ondoreac.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 15