Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 14:8-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta Sodomaco erregue, Gomorhacoa, Adamacoa, Seboimgoa eta Bala edo Segorrecoa athera ciren eta beren armada erakarri çuten Oihanetaco haranera hequien contra;

9. Erran nahi da Codorlahomor Elamitarren erreguearen contra, Thadal jendaien erreguearen contra, Amraphel Senaarreco erreguearen contra, eta Arioc Ponteco erreguearen contra: lau erregue borcen contra.

10. Bacen bada Oihanetaco haranean hainitz nastica putzu. Sodomaco erreguec eta Gomorhacoac ihesari eman çuten eta putzu hequietara erori ciren: eta guelditu cirenec mendira ihes eguin çuten.

11. Eta garaileec eraman cituzten Sodomaco eta Gomorhaco ontasunac oro, eta jateco on ciren guciac, eta goan ciren.

12. Bere pusquequin eraman ere çuten Lot, Abramen anaiaren semea, Sodoman çagoena.

13. Eta huna itzuri cirenetaric batec jaquinsun eguiten duela Abram Hebrearra, ceina baitzagoen Mambre Amorhear, Escolen anaiaren eta Anerren anaiaren haranean: ecen hauquiec patuz josiac ciren Abramequin.

14. Abramec hori aditu çuenean, erran nahi Lot bere anaia hartua çuela, bereci cituen hirur ehun eta hemeçorci bere etcheco sehi biphilenetaric, eta jarraiqui cen Daneraino.

15. Eta bere lagunac phartituric, etsaien gainera erori cen gabaz, jo cituen eta jarraiqui citzaioten Hobaraino, ceina baita Damaseco ezquerrean.

16. Eta guibelera ekarri cituen ontasun gucia, Lot bere anaia bere pusquequin, emaztequiac ere eta jendea.

17. Sodomaco erregue athera citzaioen bidera, itzuli cenean deseguinic Codolahomor eta harequin ciren erregueac Sabeco haranean, ceina baita Erregueren harana,

18. Melkisedec bada, Salemgo erregueac, oguia eta arnoa escaincen cituelaric, ecen Jainco gorenaren apheça cen,

19. Abram benedicatu çuen, cioelaric: Cerua eta lurra ezdeusetaric eguin dituen Jaincoac benedica deçala Abram;

20. Eta benedica bedi Jaincoa, ceinaren lagunçaz etsaiac erori baitira çure escuetara. Eta Abramec orotaric eman ciotzan hamarrenac.

21. Bada, Sodomaco erreguec erran cioen Abrami: Indatzu niri jendeac, eta har çatzu gaineracoac.

22. Abramec ihardetsi cioen: Escua alchatzen dut Jainco ceru-lurren nausia gana,

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 14