Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 14:10-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Bacen bada Oihanetaco haranean hainitz nastica putzu. Sodomaco erreguec eta Gomorhacoac ihesari eman çuten eta putzu hequietara erori ciren: eta guelditu cirenec mendira ihes eguin çuten.

11. Eta garaileec eraman cituzten Sodomaco eta Gomorhaco ontasunac oro, eta jateco on ciren guciac, eta goan ciren.

12. Bere pusquequin eraman ere çuten Lot, Abramen anaiaren semea, Sodoman çagoena.

13. Eta huna itzuri cirenetaric batec jaquinsun eguiten duela Abram Hebrearra, ceina baitzagoen Mambre Amorhear, Escolen anaiaren eta Anerren anaiaren haranean: ecen hauquiec patuz josiac ciren Abramequin.

14. Abramec hori aditu çuenean, erran nahi Lot bere anaia hartua çuela, bereci cituen hirur ehun eta hemeçorci bere etcheco sehi biphilenetaric, eta jarraiqui cen Daneraino.

15. Eta bere lagunac phartituric, etsaien gainera erori cen gabaz, jo cituen eta jarraiqui citzaioten Hobaraino, ceina baita Damaseco ezquerrean.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 14