Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 14:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ordu hartan guerthatu cen Amraphel, Senaarreco erreguec, Arioc Ponteco erreguec, Codorlahomor Elamitarren erreguec, eta Thadal jendaien erregueac

2. Guerla eman çutela Bara Sodomaco erregueri, Bersa Gomorhaco erregueri, Senaab Adamaco erregueri. Semeber Seboimgo erregueri, eta Balaco erregueari: Bala eta Segor biac bat dira.

3. Hauquiec bildu ciren guciac Oihanetaco haranera, ceina baita orai Itsas-gacia.

4. Bada hamabi urthez içanac ciren Codorlahomorren azpico, eta hamahirugarren urthean aldaratu ciren haren ganic.

5. Beraz hamalaugarren urthean Codorlahomor ethorri cen berequin cituen erregueequin: eta jo cituzten Erraphaimarrac Astarothcarnaimen, eta Çucimarrac hequiequin, eta Emimarrac Sabe-Cariathaimen,

6. Eta Correarrac Seirreco mendietan, Pharan, mortuan deneco celhaietaraino.

7. Eta guibelerat itzuliric ethorri ciren Misphateco ithurrira, Misphat baita Cades, eta xehatu cituzten Amalectarren toquiac eta Amorhearrena ceinac baitzauden Asasonthamarren.

8. Eta Sodomaco erregue, Gomorhacoa, Adamacoa, Seboimgoa eta Bala edo Segorrecoa athera ciren eta beren armada erakarri çuten Oihanetaco haranera hequien contra;

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 14