Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 13:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Abram igan cen beraz Eguiptotic hegoaldera, bera, eta bere emaztea, bere pusca guciequin, eta Lot harequin.

2. Bada Abram hainitz aberats cen urhezco eta cilharrezco ontasunez.

3. Eta itzuli cen ethorri bideaz, hegoaldetic Bethelera, lehenago Bethel eta Hai artean bere olha jarri içan çuen lekura,

4. Aldarea lehenago alchatu içan çuen toquira, eta han deithu çuen Jaunaren icena.

5. Bainan Lot Abramequin cenac ere ardi eta idi arthaldeac bacituen eta olhac ere bai.

6. Lekua etzen asqui çabala biençat batean, ecen hequien ontasuna hain cen handia non elkarrequin ecin egon baitzitazqueen.

7. Hortaric athera cen escatima bat Abramen eta Loten arçainen artean. Bada orduan Cananearra eta Pherecearra egoten ciren aurkinça hartan.

8. Abramec erran cioen beraz Loti: Çure eta ene artean, çure arçainen eta eneen artean, eztadiela, othoi, kimeraric içan: ecen anaiac gare guciac.

9. Huna lurra oro non dagoen çure aitzinean: berez çaite, othoi, ni ganic: ezquer balin baçoaci, nic hartuco dut escuin: escuina hautatzen baduçu, nic eguinen dut ezquer.

10. Lotec beraz beguiac alchaturic, beguiratu cioen Jordan heguico bazterrari, ceina, Jaunac Sodoma eta Gomorha xahutu baino lehen, gucia urztatua baitzen, baratze bat iduri eta Eguiptoa beçala, Segorrera deraman bidean.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 13