Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 12:9-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Guero Abram goan cen aitzinat, urrunago jotzen çuelaric hegoaldera.

10. Bainan gosete bat eguin cen toqui hartan: eta Abram jautsi içan cen Eguiptora, han ibilcecotzat, ecen gosetea nausitua cen herrian.

11. Eta Eguiptoan sarcera cihoalaric, erran cioen Sarai bere emazteari: Badaquit emazte eder bat çarela;

12. Eta Eguiptoarrec ikusico çaituztenean erranen dute: Horren emaztea da: eta hilen naute, eta çu atchiquico çaituzte.

13. Erraçu beraz, othoi, ene arreba çarela: onsa guertha daquidan çu gatic, eta bicia çure ariaz beguira deçadançat.

14. Bada Abram Eguiptoan sarthu cenean, Eguiptoarrec ikusi çuten emaztequi hura hainitz ederra cela.

15. Eta aitzindariec jaquinsun eguin çuten Faraon eta haren baithan espantu eguin çuten Saraiez: eta andre hori eramana içan cen Faraonen etchera.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 12