Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 12:7-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bada Jauna aguertu citzaioen Abrami, eta erran cioen: Lur hau emanen diotet çure ondoreei. Eta Abramec leku hartan alchatu cioen aldare bat Jaunari, ceren han aguertu baitzitzaioen.

8. Eta handic iraganic mendi batera, Betheldic iguzqui-sorthaldera cenera, han jarri çuen bere olha, Bethel çuela iguzqui-sarcera eta Hai iguzqui-atheratzera: han ere alchatu cioen aldare bat Jaunari, eta dei eguin cioen haren icenari.

9. Guero Abram goan cen aitzinat, urrunago jotzen çuelaric hegoaldera.

10. Bainan gosete bat eguin cen toqui hartan: eta Abram jautsi içan cen Eguiptora, han ibilcecotzat, ecen gosetea nausitua cen herrian.

11. Eta Eguiptoan sarcera cihoalaric, erran cioen Sarai bere emazteari: Badaquit emazte eder bat çarela;

12. Eta Eguiptoarrec ikusico çaituztenean erranen dute: Horren emaztea da: eta hilen naute, eta çu atchiquico çaituzte.

13. Erraçu beraz, othoi, ene arreba çarela: onsa guertha daquidan çu gatic, eta bicia çure ariaz beguira deçadançat.

14. Bada Abram Eguiptoan sarthu cenean, Eguiptoarrec ikusi çuten emaztequi hura hainitz ederra cela.

15. Eta aitzindariec jaquinsun eguin çuten Faraon eta haren baithan espantu eguin çuten Saraiez: eta andre hori eramana içan cen Faraonen etchera.

16. Bainan Abrami ongui eguin cioten haren ariaz: eta içan cituen ardiac, idiac, astoac, muthilac eta nescatoac, asto urrixac eta cameluac.

17. Bainan Jaunac gaitz handiz jo cituen Faraon eta haren etchecoac, Sarai Abramen emaztearen ariaz.

18. Faraonec deithu çuen Abram, eta erran cioen: Cer da niri eguin darotaçun hau? certaco ez darotaçu erran çure emaztea cela?

19. Cer ariaz erran darotaçu çure arreba cela, guero nic andretzat har neçan? Orai bada horra çure emaztea, har çaçu, eta çoaci.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 12