Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 10:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Huna Noeren seme Sem, Cam eta Japheten ondoreac, eta uholdeaz gueroz sorthu içan citzaizcoten semeac.

2. Japheten semeac: Gomer, Magog, Madai, Jaban, Thubal, Mosoc eta Thiras.

3. Gomerren semeac: Ascenez, Erriphath eta Thogorma.

4. Jabanen semeac: Elisa, Tharsis, Cethim eta Dodanim.

5. Hauquiec beren herritzat phartitu cituzten jendaien irlac, ceinac bere minçaiaren eta ethorkiaren arabera, beren jendaquitan.      

6. Camen semeac: Cus, Mesraim, Phuth eta Canaan.

7. Cucen semeac: Saba, Hebila, Sabatha, Erregma, eta Sabataca. Erregmaren semeac: Saba eta Dadan.

8. Bada Cusec içan çuen Nemrod: hau hasi cen botheretsu içaten lurraren gainean.

9. Eta hau içan cen ihiztari handi Jaunaren aitzinean. Hortaric athera cen erran çaharra: Nemrod beçala ihiztari handi Jaunaren aitzinean.

10. Haren erreinuco buru içan cen Babilona eta berceac ciren Arac, Acad eta Calane, Senaarreco lurrean.

11. Lur hartaric athera içan cen Asur, ceinac eguin baitzituen Ninibe eta hirico plaçac, eta Cale,

12. Eta Erresen ere, Niniben eta Calen artean, hura baita hiri handi bat.

13. Mefraim aitatu cen Ludimez, Anamimez, Laabimez eta Nephthuimez,

14. Phetrusimez eta Casluimez, ceinetaric ilki baitira Filistindarrac eta Caphtorimarrac.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 10