Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 1:22-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta benedicatu cituen, erraten ciotelaric: Berha eta popula çaitezte, eta bethe çatzue itsasoco urac; eta hegastinac lurrean popula beitez.

23. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen borzgarren eguna.

24. Jaincoac erran çuen berriz: Lurrac eman betza abere biciac cein bere motaren arabera, aciendac eta cierpeac, eta lurreco basabereac cein bere motaren arabera. Eta hola eguin içan cen.

25. Eta Jaincoac eguin cituen lurreco basabereac cein bere motaren arabera, eta aciendac eta lurreco cierpe guciac beren motetan. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.

26. Eta erran çuen: Guiçona eguin deçagun gure itchura eta idurira: eta içan beça buruçaguitasuna itsasoco arrainen, eta ceruco hegastinen, eta abereen, eta lur guciaren, eta lurrean higuitzen diren cierpe gucien gainean.

27. Eta Jaincoac eguin içan çuen guiçona bere idurira; Jaincoaren idurira eguin içan çuen, eta hequiec eguin cituen guiçonqui eta emaztequi.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 1