Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 1:21-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta Jaincoac eguin içan cituen arrain handiac, eta urec cein bere motetan eman cituzten abere bici eta higuitzen diren guciac, eta hegastin guciac cein bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.

22. Eta benedicatu cituen, erraten ciotelaric: Berha eta popula çaitezte, eta bethe çatzue itsasoco urac; eta hegastinac lurrean popula beitez.

23. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen borzgarren eguna.

24. Jaincoac erran çuen berriz: Lurrac eman betza abere biciac cein bere motaren arabera, aciendac eta cierpeac, eta lurreco basabereac cein bere motaren arabera. Eta hola eguin içan cen.

25. Eta Jaincoac eguin cituen lurreco basabereac cein bere motaren arabera, eta aciendac eta lurreco cierpe guciac beren motetan. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.

26. Eta erran çuen: Guiçona eguin deçagun gure itchura eta idurira: eta içan beça buruçaguitasuna itsasoco arrainen, eta ceruco hegastinen, eta abereen, eta lur guciaren, eta lurrean higuitzen diren cierpe gucien gainean.

27. Eta Jaincoac eguin içan çuen guiçona bere idurira; Jaincoaren idurira eguin içan çuen, eta hequiec eguin cituen guiçonqui eta emaztequi.

28. Jaincoac benedicatu cituen, eta erran cioten: Berha eta popula çaitezte; bethe çaçue lurra eta çuen azpico eçar çaçue, eta nausitasuna har çaçue itsasoco arrainen, eta ceruco hegastinen, eta lurraren gainean higuitzen diren abere gucien gainean.

29. Jaincoac erran cioten oraino: Huna non eman darozquitzuetan lurraren gainean hacitzen diren belhar guciac, eta çuhamu guciac ceinec bere hacia berequin ekarcen dutenac, hequiec içan ditecençat çuen hazcurri.

30. Eta eman ditut lurreco abere guciei, eta ceruco hegastin orori, eta lurrean higuitzen eta bici diren guciei, içan deçatecençat beren hazcurria. Eta hola eguin içan cen.

31. Eta Jaincoac ikusi cituen berac eguin cituen guciac: eta hainitz onac ciren. Eta goicetic eta arratsetic eguin içan cen seigarren eguna.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 1