Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 1:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hastapenean, Jaincoac ezdeusetaric eguin içan cituen cerua eta lurra.

2. Eta lurra cen moldegabea eta buluça, eta ilhumbeac ciren ondarren gain gucian; eta Jaincoaren izpiritua ekarria cen uren gainean.

3. Eta Jaincoac erran çuen: Içan bedi arguia. Eta arguia eguina içan cen.

4. Eta Jaincoac ikusi çuen arguia ona cela, eta bereci içan çuen ilhumbeetaric.

5. Eta arguiari icençat eman cioen eguna, eta ilhumbeei gaua. Eta arratsetic eta goicetic eguina içan cen egun bat.

6. Jaincoac erran ere çuen: Orcia içan bedi uren erdian, eta urac uretaric berez betza.

7. Eta Jaincoac eguin içan çuen orcia, eta orci gainaldeco urac azpialdean cirenetaric bereci içan cituen. Eta hola eguin içan cen.

8. Eta Jaincoac orciari icençat eman cioen cerua: eta arratsetic eta goicetic eguina içan cen bigarren eguna.

9. Jaincoac erran çuen guero: Cerupeco urac batera bil ditecela, eta aguer bedi leihorra. Eta hala eguin içan cen.

10. Eta Jaincoac leihorrari icençat eman cioen lurra; eta ur bilduei itsasoa. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.

11. Eta erran içan çuen: Lurrac ekar betza belhar ferdeac eta hacia emanen dutenac, eta çuhamu fruitu ekarleac, emanen dutenac ceinac bere motaren arabera fruitua, eta haren barnean hacia içan bedi lurraren gainean. Eta hori hola içan cen.

12. Eta lurrac ekarri cituen belhar ferdeac eta hacia ematen çutenac ceinac bere motaren arabera, eta çuhamuac fruitu ematen çutenac haciarequin ceinac bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen hori ona cela.

13. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen hirugarren eguna.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 1