Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 9:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Siriarrac iguzqui-haicetic eta Filistindarrac mendebaletic; eta aho betheca iretsiren dute Israel. Horiec oroc ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, bainan hedatua da oraino haren escua.

13. Eta populua, jotzen çuenaren gana ez da bihurtu; eta armadetaco Jauna ez dute bilhatu.

14. Eta Jaunac Israeldic egun batez ebaquiren ditu burua eta buztana; manupecoa eta aitzindaria.

15. Çahar eta ohoratzeco dena, hura da burua; eta profeta gueçur-irakaslea, hura da buztana.

16. Eta populu hura dohatsu derratenac, enganatzaile batzu içanen dira; eta dohatsu aiphatuac, hondatuac içanen dira.

17. Hargatic Jauna ez da arraituren Israelgo gazteriaren gainean; eta urricalduren etzaiote hango umeçurz, alhargunei; ceren diren oro aleguiacari tzar batzu, eta çoroqueriaric baicen ez derasatelacotz aho guciec. Horiec oroc ez dute jabaldu, Jaunaren hasarrea, bainan oraino hedatua dago haren escua.

18. Alabainan tzarqueria sua beçala da biztu, laharrac eta elhorriac iretsiren ditu; eta oihana barna oro errez goanen da, eta xirimolaca igorriren du kea.

19. Armadetaco Jaunaren hasarrera, ikaraturen da lurra, eta populua içanen da suaren pusca iduri: guiçonac ez du guphidetsiren bere anaia.

20. Eta escuinerat eguinen du, eta gosez egonen da; eta ezquerrean janen du, eta ez da aseco; bakotchac iretsico du bere besoco haraguia; Manasec Efraim, Efraimec Manase, eta biec Juda.

21. Horiec oroc ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, eta hedatua dago oraino haren escua.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 9