Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 9:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Abiaduratic, arinduac dira Çabulonen lurra eta Nefthaliren lurra, eta azquenerat dorphetua da itsasoco bidea, Jordanez haindian, jendaien Galileacoa.

2. Ilhumbeetan çabilan populuac argui handi bat ikusi du: herioaren itzaleco ephaitzetan egoten cirenei atheratu çaiote argui bat.

3. Berhatu duçu populua; eta handitu ez duçu bozcarioa. Çure aitzinean dira bozturen, uztan boztuco direnac, hala-nola bozcarioz baitira jauzten garhailariac, harrapaquina eguinic bereztean buluzquinac.

4. Alabainan hautsi ditutzu populua lehercen çuen uztarria, eta haren bizcarra larrutzen çuen açotea, eta cerga-bilçailearen makila, hala-nola Madianen egunean.

5. Ecen borchacaco eta tarrapata batean eguin harrapaquina eta odolez kutsatu soinecoa, erretzera arthiquiac eta suaren bazca içanen dira;

6. Ecen haur bat sorthu çaicu, eta seme bat emana içan çaicu; eta buruçaguitasuna haren sorbalden gainean jarria içan da; eta deithua içanen da, Ederresgarria, Conseilaria, Jaincoa, Hazcarra, dathorren mendearen Aita, baquezco Buruçaguia.

7. Haren jauntasuna hedaturen da, eta baqueac akabançaric içanen ez du; Dabiden tronuan eta haren erreinuaren gainean da jarriren, hura finca eta hazcar deçan çucentasunean eta çucembidean ordutic eta bethi guciraino: armadetaco Jaunaren karrac eguinen du hori.

8. Jaunac hitza igorri dio Jacobi, eta Israelen baithan bethe içan da.

9. Eta jaquinen dute Efraimgo populu guciac eta Samariaco egoiliarrec, ceinec baitiote beren bihotzeco buruiope eta hampurusquerian:

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 9