1. Abiaduratic, arinduac dira Çabulonen lurra eta Nefthaliren lurra, eta azquenerat dorphetua da itsasoco bidea, Jordanez haindian, jendaien Galileacoa.
2. Ilhumbeetan çabilan populuac argui handi bat ikusi du: herioaren itzaleco ephaitzetan egoten cirenei atheratu çaiote argui bat.
3. Berhatu duçu populua; eta handitu ez duçu bozcarioa. Çure aitzinean dira bozturen, uztan boztuco direnac, hala-nola bozcarioz baitira jauzten garhailariac, harrapaquina eguinic bereztean buluzquinac.
4. Alabainan hautsi ditutzu populua lehercen çuen uztarria, eta haren bizcarra larrutzen çuen açotea, eta cerga-bilçailearen makila, hala-nola Madianen egunean.
5. Ecen borchacaco eta tarrapata batean eguin harrapaquina eta odolez kutsatu soinecoa, erretzera arthiquiac eta suaren bazca içanen dira;
6. Ecen haur bat sorthu çaicu, eta seme bat emana içan çaicu; eta buruçaguitasuna haren sorbalden gainean jarria içan da; eta deithua içanen da, Ederresgarria, Conseilaria, Jaincoa, Hazcarra, dathorren mendearen Aita, baquezco Buruçaguia.