Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 7:5-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ceren çure contra, çu galdu beharrez, batzarre eguin duten Siriac, Efraimec eta Erromeliaren semeac, diotelaric:

6. Igan gaitecen Judeara, jaçar dioçogun Acaci, hartaz nausi gaitecen, eta Judaren erdian Tabeelen semea eçar deçagun erreguetzat.

7. Hau dio Jainco Jaunac: Hequien asmua erorico da, ez da holacoric içanen.

8. Bainan Damas Sirian buruçagui eta Errasin Damasco buruçagui, hirur hogoi eta borz urthe oraino eta Efraim ez da guehiago populu bat içanen.

9. Eta Samaria içanen da Efraimen buruçaguia, Erromeliaren semea Samariaco buruçaguia. Ez balin baduçue sinhesten, erorico çarete.

10. Eta Jauna Acaci minçatu citzaioen oraino, cioelaric:

11. Çure Jainco Jaunari eçagutzari bat galda dioçoçu edo ifernu-çolan, edo ceru gainean.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 7