21. Eta egun hartan içanen da, guiçon batec hacico dituela behi bat eta bi ardi:
22. Eta esnearen nasaitusunaren ariaz, burraz bicico da; ecen lurraren erdian guelditu ditazqueen guciec burra eta eztia janen dute.
23. Eta egun hartan içanen da, mila aihen-ondo mila cilharrezcorençat içatu ciren toqui guciac elhorri eta laphar içanen direla.
24. Han gueci, arrambelequin sarthuco dira; ecen lurra oro, laphar eta elhorri içanen da.
25. Eta mendi, jorraiaz jorratuac içanen diren gucietara, ez da hurbilduco elhorri eta laphar beldurric; eta içanen dira idien alhapidetzat eta arthaldeec oincatzeco.