Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 7:20-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta egun hartan Jaunac, hibaiaz haindian direnen eta Asiriarren erregueren escuz, maileguzco biçar-nabala batez beçala murrizturen ditu burua, oinetaco ileac eta biçar gucia.

21. Eta egun hartan içanen da, guiçon batec hacico dituela behi bat eta bi ardi:

22. Eta esnearen nasaitusunaren ariaz, burraz bicico da; ecen lurraren erdian guelditu ditazqueen guciec burra eta eztia janen dute.

23. Eta egun hartan içanen da, mila aihen-ondo mila cilharrezcorençat içatu ciren toqui guciac elhorri eta laphar içanen direla.

24. Han gueci, arrambelequin sarthuco dira; ecen lurra oro, laphar eta elhorri içanen da.

25. Eta mendi, jorraiaz jorratuac içanen diren gucietara, ez da hurbilduco elhorri eta laphar beldurric; eta içanen dira idien alhapidetzat eta arthaldeec oincatzeco.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 7