Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 7:17-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Jaunac çure gainera, eta çure populuaren gainera, eta çure aitaren etchearen gainera Asiriarren erreguearequin erakarriren ditu egun batzu nolacoric ethorri ez baita Efraim Juda ganic bereci den egunetaric hunat.

18. Eta egun hartan içanen da, Jaunac xixtu eguinen diotela Eguiptoco hibaien berce buruan den uliari, eta Asurren lurrean den erleari.

19. Eta ethorrico dira, eta guciac baratuco haranetaco errequetan, eta harpeetan, eta çuhamuxca gucietan, eta cilho orotan.

20. Eta egun hartan Jaunac, hibaiaz haindian direnen eta Asiriarren erregueren escuz, maileguzco biçar-nabala batez beçala murrizturen ditu burua, oinetaco ileac eta biçar gucia.

21. Eta egun hartan içanen da, guiçon batec hacico dituela behi bat eta bi ardi:

22. Eta esnearen nasaitusunaren ariaz, burraz bicico da; ecen lurraren erdian guelditu ditazqueen guciec burra eta eztia janen dute.

23. Eta egun hartan içanen da, mila aihen-ondo mila cilharrezcorençat içatu ciren toqui guciac elhorri eta laphar içanen direla.

24. Han gueci, arrambelequin sarthuco dira; ecen lurra oro, laphar eta elhorri içanen da.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 7