Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 66:18-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Ni ordean heldu naiz hequien eguinça eta gogoeten ondoan; bilduco ditut leku gucietaco eta minçaia gucietaco jendaquiequin, eta ethorrico dire eta ikusico dute ene ospea.

19. Hequien erdian eçarrico dut eçagutzari bat; era hequietaric salbatuac ditazqueenac igorrico ditut itsasoa barna jendaietara, Africara, eta Lidiara, arrambela hedatzen dutenetara; Italiara eta Greciara, urrungo irletara, nitaz aditu eta ene ospea ikusi ez dutenetara; eta jendaiei eçagutaracico diote ene ospea.

20. Eta jendaqui gucietaric Jaunari emaitzetan erakarriren diozcate çuen anaia guciac çalditan, orga-lasterretan, soin-carrosetan, mandotan eta orguetan, Jerusalemeco ene mendi saindura, dio Jaunac, hala-nola Israelgo umeec unci xahuan emaitza bat ekarcen balute Jaunaren etchera.

21. Eta hequietaric hartuco ditut, dio Jaunac, apheztzat eta lebitar orde.

22. Ecen nola nic eguin ceru berriac eta lur berria ene aitzinean egonen baitire bethi, dio Jaunac; hala egonen dire çuen ganicaco iraulguia eta çuen icena.

23. Eta hilabethetic hilabethera, eta larumbatetic larumbatera içanen da, haraguidun guciac ethorrico direla ene aitzinera ene adoratzera, dio Jaunac.

24. Eta ilkico dire eta hilac ikusico dituzte ene leguea hautsi duten guiçonac: hequien harra ez da hilen eta hequien sua ez da iraunguico, eta içanen dire bici diren gucien hequien icigarri.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 66