Itun Zaharra

Itun Berria

Isaiasen Profecia 66:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hau dio Jaunac: Cerua dut jarleku, lurra berriz oin-alki: nolacoa da niri alchatuco darotadaçuen etchea? cer toqui da ene phausa-lekua?

2. Ene escuac eguinac dire horiec oro, eta horiec guciac eguinac dire, dio Jaunac. Aldiz nori beguiratuco diot, ez bada behar gaixoari, bihotz çaurthuari, ene hitzac ikaratzen duenari?

3. Idi bat imolatzen duena, guiçon bat hilcen duena beçala da; acienda xuri bat sacrificatzen duena, çakur bati burua lehertuco dioena beçala; escainça bat eguinen duena, urde odola escaincen duena beçala; isensu erretzeaz orhoitzen dena, idolari esquer ematen hari dena beçala. Horiec oro dituzte hautatu beren bideetan, eta hequien arimac goço hartu du bere icigarriquerietan.

4. Aria hortaz ni ere hequiec beçala trufaz hautatuco naiz; eta ceren-ere beldurra baitzuten, hura erakarriren diotet gainera; nic deithu, eta nihor etzelacotz ihardesteco; ni minçatu, eta ez dutelacotz ençun; eta gaizquia eguin dutelacotz ene beguien aitzinean, eta nic nahi ez nuenaz direlacotz hautatu.

5. Adi çaçue Jaunaren solasa, haren hitzera ikaratzen çaretenac: çuen anaia gaitzerizcotan çaduzcatenec, eta ene icenaren ariaz iraizten çaituztenec, erran dute: Jaunac aguer beça bere ospea, eta gu ere sarthuco gare çuen bozcarioan. Hainac ordean ahalquearen azpira arthiquiac içanen dire.

6. Hiritic populuaren oihua, templotic oihua; Jaunaren minçoa, bere etsaiei merecitu saria bihurcen duenarena.

7. Erdi-minac içan baino lehen, Sion erdi da; erditzeco muga baino lehen, seme batez erdi da.

8. Norc egundaino holacoric aditu du? norc ikusi du holacoric? Lurrac egun bakar batez ekarriren othe ditu gainean dituen fruituac? populu bat aldian sorthuren othe da osoric? ecen Sion minetan jarri eta betan sorthu ditu bere semeac.

9. Ni, berceac erdiarazten ditudana, ez othe naiz erdico neroni? dio Jaunac; nic berceei ematen badiotet iraulguia, neroni agor içanen othe naiz? dio çure Jainco Jaunac.

10. Goihere çaitezte Jerusalemequin, atseguinez jauz çaitezte harequin, hura maite duçuen guciac; bozcarioz harequin boz çaitezte, nigarrez haren gainean çaudeten guciac,

11. Edozqui deçaçuen eta ase çaitezten haren goçacarien bulharretic; hartaric edan deçaçuen, eta haren nihonereco ospetic athera deçaçuen goço gucien nasaicia.

Irakurri kapitulu osoa Isaiasen Profecia 66